Zubilan Proiektua

ZubiLanen helburu nagusia Usurbilgo Lanbide Eskolako azken urtea egiten ari diren ikasleei enpresetan praktikak egiteko aukera ematea da, lan munduaren errealitatera egokitzeko aukera emanez.

Hasieratik ZubiLan proiektua ikasketak amaitu eta esperientziarik gabe lan mundura sartu ahal izateak suposatzen duen arazoa saihestu nahian irtenbidea bilatzen saiatzen da.

Gure helburua formazio osoa eskaintzea da, beraz, ikasle bakoitzaren jarraipen zuzena egiten saiatzen gara praktikak irauten duten bitartean. Ez da soilik klasean ikasitakoa aplikatzea, ZubiLan harago doa; jarraitzen duguna, lan munduan sartzeko ondo prestatutako profesionalak heztea da, honela beraien arrakasta bermatuz. Hau dela eta, ZubiLanen lantzen diren lanak ,edozein enpresa txikiarenak bezain errealak dira, kalitate irizpideak kontuan izanik eskariei bete beharreko epeetan erantzunez.

Ezaguera teknikoak, formazio ziklo oso bat amaitu duen edozeinek dituela suposatzen da,beraz, hori dela eta, beste alde garrantzitsuak lantzen ere saiatzen gara: norberarenganako segurtasuna, lan taldean lan egiteko gaitasuna, jende aurrean proiektu baten aurkezpena egitea, iniziatiba izatea, puntualtasuna, ardura, konpromisoa...

Proiektuan parte hartzen duten ikasleak boluntarioak dira, Gizarte Segurantzan kotizatzen dute, bekadun bezala, eta jasotzen duten bekaren kopurua zuzenean dedikatutako denborari edo produkzioari loturik dago. Programan parte hartzea Ingeniaritza Gradua eginda duten eta karrera amaierako proiektua egiteko asmoa duten ikasleei ere irekia dago.

Praktikak Eskolako tailerretan landu daitezke, ZubiLaneko instalazioetan, edo egoerak hala eskatzen badu, enpresa beraren instalazioetan.


instalaciones de zubilan

Zubilaneko instalazioak


Prozedura lau atal nagusietan banatzen da:

1. Parte hartzeko interesa duten zentroko ikasleen aukeraketa.

2. Inguruko enpresekin harremanetan jarri Zubilaneko edo ikastetxeko instalazioetan egiteko lanak lortzeko asmoz.

3. Heziketa ikuspegia duten lanak aukeratu.

4. Lan banaketa ikasle bakoitzaren profilera egokituta.




Kokapena

Kale Nagusia, 56
20160 Lasarte-Oria, Gipuzkoa