3D inprimaketaren bitartez eskuratutako eredutik abiatutako Galdaketa

Deskribapena eta Helburuak

Metalezko piezen fabrikazio industriala aparteko iraultza bizi izaten ari da, gero eta gehiago hitz egiten baita gehikuntzako fabrikazioaz eta ez horrenbeste txirbil-harroketa bidezko fabrikazioaz. Eszenatoki horrek beharrezko egiten du teknologia horretatik abiatuta piezak, moldeak eta ereduak fabrikatzeko langile gaituak trebatzea.

3D inprimaketaren bitartez eskuratutako ereduetatik abiatutako Galdaketari buruzko ikastaroak elementu horiek diseinatzeko eta fabrikatzeko printzipioak hartzen ditu, eta ikasleek beren trebetasunak garatu eta gehikuntzako fabrikazioari buruzko oinarrizko teoria jasoko dute.

Tknikan bertan egingo da lehendabiziko saioa; Euskadiko Lanbide Heziketaren ereduaren oinarri diren gaien aurkezpen zehatza egingo delarik jardunaldi horretan.

Modalitatea

Presentziala

Iraupena

30 ordu

Nori zuzendua

3D inprimaketaren bitartez moldeak eta ereduak sortzeko beharrezko printzipio teorikoak eta praktikoak, eta pieza galdatua fabrikatzeko prozesua ezagutu nahi duten irakasleei zuzendua. Batez ere, Fabrikazio Mekanikoaren familiakoak.

Edukiak

1. 1. Catia V5-V6 ingurua.
    1.1. Aukeratutako piezaren aurkezpena Catia plataforman.
    1.2. Hautatutako piezaren azterketa teknikoa, Catia plataformaren bitartez.
    1.3. Galdaketa prozesurako pieza ahalik eta ondoen egokitzeko irizpideak eta ondorioak, foro parte-hartzailea sortuaz.

2. Eredua sortzea 3D inprimaketaren bitartez.
    2.1. 3D inprimagailuen ezaugarri eta aplikazio anitzen aurkezpena.
    2.2. 3D inprimagailuak konfiguratu eta martxan jartzeari buruzko teoria.
    2.3. Ereduaren 3D inprimaketaren gauzatzea. Kontuan hartu beharrekoak erizpideak.
    2.4. Ereduaren akabera-prozesua ABS termoplastikoan.

3. Piezaren moldaketa, galdaketa, erauzketa eta akabera-prozesua.
    3.1. Galdaketa prozesuaren funtsezko teoria.
    3.2. Moldaketa-prozesurako saio praktikoa.
    3.3. Galdaketa eta isurketa-prozesurako saio praktikoa (aluminioa erabiliaz).
    3.4. Desmoldekatzeko saio praktikoa.
    3.5. Eskuratutako metalezko piezaren akabera-prozesua.

Programa

1. eguna
• Harrera
• Ikastaroaren aurkezpena eta dokumentazioa entregatzea
• Tknikaren instalazioetara bisita
• Euskadiko Lanbide-heziketan lantzen diren arloen aurkezpena
    • Lanbide-heziketako arloan aplikatutako Berrikuntzaren arloa
    • Etengabeko Hobekuntzaren arloa
    • Ikaskuntzarako Metodo eta Prozesuen Ikerketaren arloa
    • Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketaren arloa
    • Lanbide-heziketako arloko Nazioartekotzearen arloa

2. egunetik 4. egunera
• Harrera, Usurbilgo LHII ikastetxean
• Ikastetxearen instalazioetara bisita
• Programatutako saio teoriko-praktikoen hasiera


5. eguna
• Programatutako saio teoriko-praktikoak
• Ikastaroaren amaiera, eta diplomak entregatzea