Funtzionatzen duena partekatuz

Deskribapena eta Helburuak

Enplegagarritasuna indartu eta sektore produktiboetan gertatzen ari diren aldaketa handiei erantzun nahi badiegu, Lanbide Heziketako ikastetxeek prozesuen emaitzak optimizatzea ahalbideratuko duten hobekuntzarako eredu berrietan lan egin beharko dute.

'Eginez ikastean' oinarritutako metodologiarekin, ikastaro honen helburua da parte-hartzaileei honako hauetarako gaitasunak ematea:

a. Beren ikastetxeetako estrategiaren definizioan parte hartzeko.
b. Beren estrategiarako helburuak eta helburu horien lortze-maila neurtzeko adierazleak identifikatzeko.
c. Beren funtsezko prozesuak diseinatzeko.
d. Prozesu bat kudeatzeko beharrezko elementuak ezagutu eta kudeaketarako sistematika bat definitzeko.
e. Talde-lanerako tresnak erabiltzeko.

Modalitatea

Presentziala

Iraupena

25 ordu

Nori zuzendua

Ikastetxeetako zuzendaritza-taldeetako kideak eta irakasleak.

Edukiak

1. Prozesuen araberako kudeaketa-sistema: emaitzak eta eragileak
2. Helburuak eta adierazleak
3. Prozesuen araberako kudeaketaren sistematika
4. Ikastetxe baten funtsezko prozesuak
5. Prozesuen jarraipena eta hobekuntza
6. Talde-lanerako tresnak

Programa

1. eguna
• Harrera
• Ikastaroaren aurkezpena eta dokumentazioa entregatzea
• Tknikaren instalazioetara bisita
• Euskadiko Lanbide-heziketan lantzen diren arloen aurkezpena
    • Lanbide-heziketako arloan aplikatutako Berrikuntzaren arloa
    • Etengabeko Hobekuntzaren arloa
    • kaskuntzarako Metodo eta Prozesuen Ikerketaren arloa
    • Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketaren arloa
    • Nazioartekotze-arloa Lanbide-heziketaren esparruan

2. eguna
• Talde-lanerako metodologia
• Estrategia diseinatzea eta ezartzea ikastetxe batean (jarduerak)

3. eguna
• Prozesuak diseinatzea eta ezartzea (Jarduerak).

4. eguna
• Prozesuen araberako kudeaketaren sistematika
• Prozesuen araberako berariazko tailerrak

5. eguna
• Usurbilgo LHII ikastetxera bisita
• Ondorioak eta ikastaroaren amaiera
• Ziurtagiriak entregatzea