Vetibac Kanpus Teknologikoa

ZubiGune Fundazioak, Lanbide-heziketan Aplikatzeko Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa den Tknikarekin lankidetzan, Vetibac Kanpus Teknologikoa antolatu du, irakaskuntzako profesionalen ahalik eta gaitasun handiena lortzera bideratuta, teknologia irakaskuntzan integratzeko kudeaketarekin, baliabideekin, metodologiekin eta tresnekin lotutako alderdiak aurkezten dituzten formulen aplikazioaren bitartez.

Vetibac
 

Lanbide-heziketako zuzendari, zuzendaritzetako kide eta irakasleei zuzenduta dago; esperientzia hau ikaskuntzako aukera berritzaileak diseinatzeko baliabideak, ideiak eta laguntza lortzeko ideiak dituzten pertsonekin partekatu nahi duten profesionalei, hain zuzen ere.
 

Beren ikasleen ikaskuntza-prozesuan teknologiaren aplikazioak arrakasta izan dezan beharrezkoak diren pedagogian, ikasgelaren kudeaketan eta baliabideetan zentratuko diren saio praktikoak egingo dituzte parte-hartzaileek.

Honako profesional familia hauei zuzenduta dago, batez ere, Vetivac Kanpus Teknologikoak eskainitako trebakuntza-eskaintza:

• Elektrizitatea eta Elektronika
• Instalazioa eta mantentze-lanak
• Fabrikazio mekanikoa
• Energia eta ura
• Ikaskuntzarako metodologia eta eszenatoki berriak

VETIBAC Kanpus Teknologikoarekin kolaboratzen duten ikastetxeek ekipamendu aurreratua eta esperientzia handiko profesionalak dituzte.

Kanpus Teknologikoek bost eguneko iraupena dute, lehenengoa Tknikan bertan garatzen delarik. Jardunaldi horretan aurkezpen sakon bat egiteaz gain Euskal Herriko Lanbide Heziketako arlo nagusiak zehatz mehatz aztertuko dira.