Eguzki-instalazio termikoen antolamendua eta proiektuak

Familia profesionala

Energia eta ura

Lanbide arloa

Energia berriztagarriak

Helburuak

Eguzki instalazio termikoak sustatzea, lortutako emaitzak kontrolatzea, instalazio horien proiektuak garatzea, muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea, eta, horretarako, kasu bakoitzean eskatutako teknikak eta prozedurak aplikatzea, giza baliabideak eta eskuragarri dauden baliabideak optimizatzea, eskatutako kalitatea eskaintzea, indarrean dagoen erregelamentazioa betetzea eta segurtasun-baldintzetan jardutea.

Prestakuntza profesionalaren maila

NHSN – 5 (Nazioarteko Hezkuntza Sailkapen Normalizatua)

Gaitasun atalak

- Eguzki instalazioen bideragarritasunari buruzko azterlanak.
- Eguzki-instalazio termikoen proiektuak.
- Eguzki-instalazio termikoen muntaketa antolatzea eta kontrolatzea.
- Eguzki-instalazio termikoak mantentzeko lanak antolatzea eta mantentzea.

Lan inguru profesionala

Lan eremu profesionala

EJZ (Eraikuntza Jarduerak eta Zerbitzuak) produkziorako Eguzki instalazio termikoen muntaketa, esplotazio eta mantenua, berogailu eta beste zenbait erabilera.

Dagozkion lanbideak edo lanpostuak

· Eguzki instalazioen sustatzailea.
· Eguzki instalazio termikoen proiektugilea.
· Eguzki instalazio termikoen muntaketen arduraduna.
· Eguzki Instalazio termikoen mantenuk arduraduna.

Prestakuntza moduluak Orduak Prestakuntza atalak Orduak
Eguzki instalazioen bideragarritasunari buruzko azterlanak 120 Eguzki-potentziala zehaztea 40
Energia-premiak eta eguzki-instalazioen proposamenak 80
Eguzki-instalazio termikoen proiektuak 180 Eguzki-instalazioen dimentsioak 90
Eguzki-instalazio termikoen proiektuen garapenerako dokumentazioa 90
Eguzki-instalazio termikoen muntaketa antolatzea eta kontrolatzea 90
Eguzki-instalazio termikoak mantentzeko lanak antolatzea eta mantentzea 80
Eguzki-instalazio termikoen antolamenduari eta proiektuei lotutako lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak 160
PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIAREN IRAUPENA 630