Eguzki-instalazio fotovoltakikoen antolamendu eta proiektuak

Familia profesionala

Energia eta ura

Lanbide arloa

Energia berriztagarriak

Helburuak

Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatuak eta sareari konektatuak sustatzea, instalazio horien proiektuak garatzea, muntaketa- eta mantentze-lanak kudeatzea, eta, horretarako, kasu bakoitzean eskatutako teknikak eta prozedurak aplikatzea, baliabideak optimizatzea, eskatutako kalitatea eskaintzea, indarrean dagoen erregelamentazioa betetzea eta segurtasun-baldintzetan jardutea..

Prestakuntza profesionalaren maila

NHSN – 5 (Nazioarteko Hezkuntza Sailkapen Normalizatua)

Gaitasun atalak

- Eguzki-instalazioen proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.
- Eguzki-instalazio fotovoltaikoetarako proiektuak garatzea.
- Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa antolatzea eta kontrolatzea.
- Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lanak antolatzea eta kontrolatzea.

Lan inguru profesionala

Lan eremu profesionala

Sarera konektatuko eta isolatutako instalazio fotovoltaikoen promozio, muntai, esplotazioa eta mantentze lanetara dedikatzen diren enpresak.

Dagozkion lanbideak edo lanpostuak

· Eguzki-instalazioen sustatzailea.
· Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektugilea.
· Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketako arduraduna.
· Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lanetako arduraduna.
· Eguzki-zentral fotovoltaikoen ustiapen- eta mantentze-lanetako arduraduna.

Prestakuntza moduluak Orduak Prestakuntza atalak Orduak
Eguzki-instalazioen bideragarritasunari buruzko azterlanak 120 Eguzki-potentziala zehaztea 40
Energia-premiak eta eguzki-instalazioen proposamenak 80
Eguzki-instalazio fotovoltaikoetarako proiektuak 180 Eguzki-instalazio fotovoltaikoen dimentsioak 90
Eguzki-instalazio fotovoltaikoetarako proiektuak garatzeko dokumentazioa 90
Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketaren antolamendua eta kontrola 90
Eguzki-instalazio fotovoltaikoen antolamenduari eta proiektuei lotutako lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak 80
Eguzki-instalazio fotovoltaikoen antolamenduari eta proiektuei lotutako lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak 160
PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIAREN IRAUPENA 630