Galdaketa eta pulbimetalurgia bidezko produkzioa

Familia profesionala

Fabrikazio Mekanikoa

Lanbide arloa

Galdaketa

Helburuak

Galdaketako eta hautsen metalurgiako eragiketa-prozesuak zehaztea eta fabrikazio-sistema automatikoak programatzea, ekoizpena antolatuz eta gainbegiratuz, prozesuaren dokumentazio teknikoa abiapuntutzat hartuta, eta kalitateko, segurtasuneko eta ingurumena babesteko irizpideen arabera.

Prestakuntza profesionalaren maila

NHSN – 5 (Nazioarteko Hezkuntza Sailkapen Normalizatua)

Gaitasun atalak

- Galdaketako eragiketa-prozesuak definitzea.
- Hautsen metalurgiako eragiketa-prozesuak definitzea.
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuak programatzea.
- Fabrikazio mekanikoko ekoizpena gainbegiratzea.

Lan inguru profesionala

Lan eremu profesionala

Galdaketa edo pulbimetalurgia bidezko fabrikaziora dedikatzen diren enpresak.

Dagozkion lanbideak edo lanpostuak

Galdaketa-prozesuetako instalazioetako arduraduna.
· Hautsen metalurgiako prozesuetako instalazioetako arduraduna.
· Moldatzaileen arduraduna.
· Galdaketako sistema automatizatuen programatzailea.
· Galdaketako teknikaria.
· Hautsen metalurgiako prozesuetako teknikaria.

Prestakuntza moduluak Orduak Prestakuntza atalak Orduak
Hautsen metalurgiako prozesuak 180 Galdaketako planoen eta aleazioen interpretazioa 50
Galdaketako denboren eta kostuen kalkulua 40
Galdaketa-prozesuen garapena 90
Hautsen metalurgiako prozesuak 60
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoak 80
Fabrikazio mekanikoko prozesuen gainbegiraketa eta kontrola 120 Fabrikazio mekanikoko prozesuetako antolakuntza 30
Ekoizpen eta mantentze-lan mekanikoetako prozesuen gainbegiraketa eta kontrola 60
Fabrikazio mekanikoko prozesuetako laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa 30
Galdaketako eta hautsen metalurgiako ekoizpeneko lanekoak ez diren lanbidejardunbideak 120
PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIAREN IRAUPENA 560