Parque eolikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea

Familia profesionala

Energia eta ura

Lanbide arloa

Energia berriztagarriak

Helburuak

Energia eolikoko parkeen eta instalazioen muntaketa, martxan jartzeko lanak, eta erabileraren eta mantentze-lanen kudeaketa koordinatzea, beharrezko kalitate eta segurtasunarekin eta indarreko araudia beteta.

Prestakuntza profesionalaren maila

NHSN – 5 (Nazioarteko Hezkuntza Sailkapen Normalizatua)

Gaitasun atalak

- Energia eolikoko instalazioen muntaketa-proiektuak garatzea.
- Energia eolikoko instalazioak martxan jartzeko lanak eta haien erabilera kudeatzea.
- Energia eolikoko instalazioen mantentze-lanak kudeatzea.
- Parke eolikoetan, lanbide-arriskuak prebenitzea eta larrialdi-kasuetan jardutea.
- Energia eolikoko instalazioak muntatzea eta mantentzea.

Lan inguru profesionala

Lan eremu profesionala

Instalazio eolikoen horniketaz, muntaiaz, martxan jartzeaz, operazio kudeaketaz eta mantentzeaz enkargatzen diren enpresak.

Dagozkion lanbideak edo lanpostuak

· Instalazio eolikoen erabileraren eta mantentze-lanen kudeaketa-teknikaria.
· Oro har, parke eolikoen muntaketa-arduraduna.
· Potentzia ertain eta handiko aerosorgailuen muntaketa-arduraduna.
· Espezialista aerosorgailuen muntaketan.
· Espezialista parke eolikoen mantentze-lanetan.

Prestakuntza muduluak Orduak Prestakuntza atalak Orduak
Energia eolikoko instalazioen muntaketa-proiektuak 120 Energia eolikoko instalazioen hornikuntzaren eta muntaketaren programazioa, antolaketa eta gainbegiratzea 80
Energia mini-eoliko isolatuko instalazioen proiektuen garapena 40
Energia eolikoko instalazioen erabilera eta haiek martxan jartzeko lanak 60
Energia eolikoko instalazioen mantentze-lanen kudeaketa 90
Segurtasuna eta lanbide-arriskuen ebaluazioa parke eolikoetan 40
Energia eolikoko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak 150 Parke eolikoaren muntaketa eta mantentze mekanikoa 60
Parke eolikoaren muntaketa eta mantentze elektrikoa 50
Parke eolikoak kontrolatzeko eta erregulatzeko sistemen muntaketa eta mantentze-lanak 50
Parke eolikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzeko lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak 160
PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIAREN IRAUPENA 620