Eraikinen energia-eraginkortasuna

Familia profesionala

Energia eta ura

Lanbide arloa

Energia Eraginkortasuna

Helburuak

Energiaren erabilera eraginkorra kudeatzea, eraikinetako energia- eta ur-instalazioen efizientzia ebaluatzea, eraikinen energia-ziurtapeneko prozesuan laguntzea, eguzki-instalazioen ezarpena bideragarria den erabakitzea, energiaren erabilera eraginkorra sustatzea eta hobetzeko proposamenak egitea, betiere eskatutako kalitatearekin, indarreko araudia betez eta segurtasun-baldintzetan.

Prestakuntza profesionalaren maila

NHSN – 5 (Nazioarteko Hezkuntza Sailkapen Normalizatua)

Gaitasun atalak

- Eraikinetako instalazioen energia-efizientzia ebaluatzea.
- Eraikinen energia-ziurtapeneko prozesuan laguntzea.
- Etxegintzan uraren erabilera eraginkorra kudeatzea.
- Eguzki-instalazioen proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.
- Energiaren erabilera eraginkorra sustatzea.

Lan inguru profesionala

Lan eremu profesionala

Bideragarritasun, promozio, inplementatze eta instalazioen mantentzeen ikasketetara dedikatzen diren enpresak, ziurtapen energetikoak eta auditoretzak barne.

Dagozkion lanbideak edo lanpostuak

· Energia-kudeatzailea.
· Energia-efizientziako programen sustatzailea.
· Eraikinen energia-ziurtapeneko prozesuen laguntzailea.
· Eraikinen energia-efizientziako teknikaria.

Prestakuntza moduluak Orduak Prestakuntza atalak Orduak
Eraikinetako instalazioen energia-efizientziaren ebaluazioa 300 Energia-efizientzia eraikinetako berokuntzaren eta ur bero sanitarioaren instalazioetan 90
EEnergia-efizientzia eraikinetako klimatizazio instalazioetan 90
Energia-efizientzia barneko argien eta kanpoko argiztapenaren instalazioetan 60
Eraikinetako instalazioen mantentze-lanak eta hobekuntza 60
Eraikinen energia-ziurtapena 240 Etxegintza eta eraikinetako energia-efizientzia 90
Eraikinen energia-kalifikazioa 60
Eraikinetako energia-efizientziarekin lotutako programa informatikoak 90
Eraikinetako ur-hornidurako eta saneamenduko instalazio eraginkorrak 100 60
Eraikinetako ur-hornidurako eta saneamenduko instalazioen mantentze-lan eraginkorrak 40
Eguzki-instalazioen bideragarritasunari buruzko azterlanak 120 Eguzki-potentziala zehaztea 40
Energia-premiak eta eguzki-instalazioen proposamenak 80
Energiaren erabilera eraginkorraren sustapena eraikinetan 40
Lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak 120
PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIAREN IRAUPENA 920