Nor gara?

Zubigune Fundazioa erakunde pribatu bat da, irabazi asmorik gabekoa, enpresen, Usurbilgo Lanbide eskolaren eta Teknologia zentruen bateratzetik jaiotakoa. Helburua, gure inguruko garapen teknologia eta sozialaren hobetzea da elkarlanaren bitartez.

Elkartze honekin aspaldiko nahi bat lortu da: erakunde bat eratzea, espreski ikerketan zentratuko dena gure enpresa txiki eta ertainei irtenbideak bilatzeko asmoz.

Fundazioa enpresa inguruan dago zentratua bereziki. Jakina denez, enpresek askotan ez dute denbora edo gaitasunik gure inguruan dauden berrikuntza teknologikoak zeintzuk diren jakiteko, eta hau da bultzatu nahi duguna, enpresek teknologia berrien gain dena jakitea.

ZubiGune Fundazioaren eginkizuna izango da, hasiera-hasieratik, etengabeko heziketaren eta heziketa jarraiaren sustapen eta garapena familia hauetan: Elektrizitatea-Elektronika, Instalazioa eta Mantentze-lanak, Energia eta ura, Fabrikazio Mekanikoa eta Administrazioa eta kudeaketa eta baita beste hainbat familia inguruko enpresentzat interesgarriak izan daitezkeenak inbestigazio zentru, heziketa zentru eta enpresen arteko elkarlanaren bitartez.

ZubiGune Fundazioaren helburuen artean: erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea, bere xedeak lortzeko, kultura korporatiboa zabaltzea, familia-enpresa sendotzen laguntzea dira. Enpresarako proiektu eta arauen analisi eta ikerkuntza espezializatua. Prestakuntza-programak eta kultura sustatzea euren aktibitate profesionala enpresa inguruan egiten dutenentzat.

ZubiGune Fundazioaren ikuspegia lankidetzarako gune bat izatea da, zentro teknologiko, Lanbide Heziketa eta enpresen artean zubi lanak eginez.

ZubiGune Fundazioaren kultura, jakitea, egiten jakitea eta egitearen arteko zubia da.


Memoriak deskargatu

Egizu klik deskargatu nahi duzun memoriaren ikonoan


memoria 2018
memoria 2017
memoria 2016
memoria 2015
memoria 2014
memoria 2013
memoria 2012